Procaster

lunes, 21 de junio de 2010


Procasterra grabaketak egiteko balio duen programa bat da. Guk programa honen bitartez bi tutorial grabatu ditugu. Programa hau erabiltzeko, interneten procasterren orrialdera joan eta bertan kontu bat sortu ondoren web camararen bidez grabatu dezakegu edo zuzenean ordenagailuan ikusten duguna.
Grabatzen duguna zuzenean ikus dezakete beste usuario batzuk interneteri esker, kontua sortzerako orduan kanal bat sortzen dugulako grabatutakoa emititzeko.


Procasterren tutoriala ingeleraz.

Procasterren idatzizko azalpena gazteleraz.



Mikel, Sarah eta Mikel

Overstream

domingo, 20 de junio de 2010

Gelan hamaika bitarteko erabili daitezke hezkuntza helburuak betetzeko eta egiten ikasteko. Zentzu horretan, gaur dakarkigun bitartekoa. Overstream programak azpitituluak idazteko balio du. Zertarako balio digu horrelako zerbaitek gelan? Atzerriko hizkuntzak lantzeko, adibidez, oso egokia da. Haurrak, alde batetik, bideo baten bilaketa aktiboa egin beharko du, eta ostean, maila bakoitzari egokitutako itzulpen bat burutuko dute. Paperean egiten direnak baino dibertigarriagoa da eta idazten ari direna zuzen ari direla jartzen ziurtatzeko borondate sendoa ere sor daiteke.
Horrekin batera, hainbat oinarrizko gaitasun ikutzen dira zeharka bada ere; ikasten ikasteko gaitasuna (banaka zein taldeka lanean aritzean, lan ohitura batzuk barneratzean), hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (gure adibidean, ingelesa landuko dugu, bai idatziz bai entzunez), norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (era kritiko batean aukeratu beharko du haurrak zerk balio duen helburuak lortzeko eta zerk ez) eta, nola ez, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Argi dago, beraz, curriculum-ari dagokion arloan, interesgarria dela overstream-ekin lor daitekeena. Badu beste aldeko kontu bat: lehen hezkuntzako maila desberdinetan erabiltzeko aukera eskaintzen duela. Ikasle talde bakoitzak, azken finean, duen gaitasunen arabera aukeratu eta itzuliko du edukia.
Proposatutako adibidea ingeleseko klasean erabiltzeko da. Gai sinple bat hartu, kasu honetan frutak, eta haurrak ingelesez diotena euskarara itzuli dezake; fruten izenak, galderak...entzumena lantzeaz gain (behin baino gehiagotan entzunez), idazmena ere lantzen da.
Hizkuntza bat lantzeko erabilgarria dela aipatu dugu, baina badu beste abantaila bat ere; erabiltzeko eta ulertua izateko duen erraztasuna. Overstream-en gainetiko erabilpena sinplea da, nahiz eta nahi duenak gehiago sakon dezakeen. Sinpleenetik konplikatuenera doan aukeraketa hori egotea inportantea deritzogu, ikasleak erabakiko baitu, azken finean, noraino heltzen den.
Bukatzeko, errekurtsoak: batetik, nola ez, ordenagailuak beharko ditugu. Gure gizarteko ikastetxe gehienetan hori bermatua dago: ikasleek banaka edo binaka erabili ahal izango dituzten ordenagailuak. Youtube eta horrelakoetan sartzeko baimena ere izan beharko dugu (batzuetan ikastetxeetan oztopoak jartzen dira haurrak libreki nahi duten lekuetara sartu ahal ez izateko). Irakaslearen azalpen motz bat nahikoa izango da lanean hasteko.
Guzti hau esanda, hona guk egindakoa.




Intereseko link-ak:

gazteleraz egindako tutoriala

overstream-en foroa
bitartekoari buruzko artikulo bat


TUTORIALA:

Hurrengo bideoan Overstream bitartekoa nola erabili azalduko dizuegu.



Mikel, Sarah eta Mikel

EKARPENA

martes, 15 de junio de 2010

UMEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Oraingoan umeak eta teknologia aukeratu dugu, garrantzitsua ikusten baitugu haurren ikuspegia. Gainera teknologia berriak haurrei zuzenean eragiten die beraiek baitira gure gizartearen etorkizuna.




Duela 20 urte inguru imagina ezina zen haur bat ordenagailu baten aurrean ikustea, orain aldiz guztiz kontrakoa, klase guztietan ordenagailuak ikus ditzakegu.Bideo honetan umeek teknologia berriei buruz duten iritzia entzun dezakegu. Umeen iritzia entzutea komeni zaie helduei eta haurrentza teknologia berriak suposatzen duten aukerak. Gaur egun, teknologia berriz inguraturik bizi gara, eta geroz eta teknologia berriagoak ateratzen dituzte eta aterako dituzte, hau abantail bat suposatzen du haurraren hezkuntzan eta gizartearen aurrerapenean.

Haurrentzat metodo hurbilak dira beraien ingurunearekin harremanetan jartzeko. Bideoan ikusi dezakegunez, umeak jartzen dituen adibideak bere eguneroko ekintzetan erabiltzen ditu: ordenagailua lagunekin gelditzeko, mobila bere anaia jaio dela jakiteko, telebista eguraldia jakiteko...

Haurrek beraien ingurunea aztertzeko erabiltzen dute teknologia berriak. Gure bete beharra hezitzaile gisa, erabilera hori transmititzea, erakustea eta kontrolatzea da, bitarteko horien erabilpena eta funtzionamenduaz ohartaraztea da.



Umeen garapena lantzeko aproposak dira teknologia berriak. Haurrak aipatzen duen bezala, gela apaintzeko argazkiak itsasi, beste toki batzuetako haurrekin harremanetan jartzeko aukera eskaini, animaliei edo gustoko duten beste gauzei buruzko informazioa bilatu...

Helduok zentzuz jokatu behar dugu eta mugak ezarri behar ditugu, modu kontrolatu batean aritzeko. Denok dakigun bezala internet-ek ez ditu mugarik, baina guk jarri behar dizkiogu, bai denboraren erabileran bai edozein tokitan aritzeko aukeran ere.
informazio iturria: youtube-tik bideoa eta gure ikuspuntua testua.

Mikel, Sarah eta Mikel

VOKI

lunes, 24 de mayo de 2010

Oraingoan gelan erabiltzeko baliagarria izan daitekeen bitarteko bati buruz arituko gara. Avatarren sorkuntza ahalbidetzen duen Voki aplikazioaz, hain zuzen ere. Voki.com web-orrira joanez gero, hitz egin dezaketen irudiak sor ditzakegu. Haurrek aurkezpen bat egin behar dutenean erabili dezakete, besteak beste. Lotsatiak diren ikasleak irudi bati pasa ahal diete euren "ahotsa". Saioetarako ikusentzunezko laguntza ere bada...Gainera, euren sormenari hitza jartzean, pentsatu eta aukeratu egin behar dute esan beharrekoa, jasotzailearentzat ulergarria izateko (horrela, Curriculumean eskatzen zaizkien gaitasunak landuz, horien artean, norberaren autonomiarako gaitasuna eta informazioa tratatzeko eta teknologia berriak erabitzeko gaitasuna) ikasle batzuekin frogatu dugu eta adi egon ziren, ordenadoreak sartzean euren interesa piztu zelako. Haiek ingelesez aritzen diren Vokiak prestatu zituzten. Hala ere, avatarrak sortzea ez da batere zaila eta Lehen Hezkuntzako edozein mailatan egin daiteke. Ikaslea izango da prozesu osoaren arduraduna (irakasleak, batez ere, gatetxoeenekin, orientatzaile lana bete dezake, dudak daudenean azalduz). Baliabideak??? Ordenagailu bana (edo binaka) eta voki.com bisitatzeko baimena.

Erabilpenaren onurei buruz, hainbat informazio eta iritzi aurkitu daiteke Interneten bertan. Hona hemen interesgarriak iruditu zaizkigun helbide batzuk:

http://www.teachertube.com/viewVideo.php?video_id=139809 (hezitzaileei zuzendutako bidea, non avatarrak nola sortu azaltzen den)

http://www.squidoo.com/voki (vokiak gelan erabiltzearen aldeko blog bateko sarrera)

http://www.freetech4teachers.com/2010/02/engaging-students-with-voki.html (aurrekoaren antzerakoa, baina teknologia berrien irakasle baten ikuspuntutik)


Eta nola sortu bat? Horretarako gaztetxo batzuen azalpena euskaratu dugu. Berdinen irakaskuntza metodoa da bilatzen duguna. Umeek umeei azaltzea, irakaslearen azalpenik gabe. Ea zer iruditzen zaizuen...

Tutoriala: VOKI-aren erabilpena/Avatarrak

MINDOMOA

miércoles, 19 de mayo de 2010

Gaurkoan erabili dugun bitartekoa mindomoa da. Bitartekoa hau eskemak eta kontzeptu mapak egiteko erabili dezakegu. Guk lokomozio aparatua eta digestio aparatua gaitzat hartuta kontzeptu mapa bat sortu dugu. Bertan azalpenak eta bideoak txertatu daitezke gaia edo materia hobeto ulertzeko eta haurren hezkuntza aberasgarriagoa izateko. Atalez atal ikasteko modu erraza eskeintzen digu kontzeptu mapa honek, adibidez guk erabili dugun bezala. Ematen digun beste aukera bat klase aurrean egiteko aurkezpena da.
Hainbat oinarrizko gaitasun lantzen dira; ikasten ikasteko gaitasuna, bakarka edo taldeka baita informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, baita bakoitzaren autonomia bultzatzeko gaitasuna ere.
Kurriculumari dagokion arloan, mindomorekin lortu daitekeena interesgarria da. Lehen hezkuntzan edozein arlotan erabiltzeko aukera eskeintzen du (informazioa emateko, aurkezpen bat egiteko edota haurra bere informazioa lortzeko eta txertatzeko). Ikasle bakoitzak duen gaitasunen arabera aukeratu eta itzuliko du edukia.
Mindomok erabilpen sinplea eskeintzen du nahiz eta nahi duenak gehiago sakondu dezakeen. Gauza sinpleak edo konplikatuak egin daitezke eta aukera hori egotea inportantea deritzogu.
Azkenik, errekurtso bezala ordenagailua eta internet beharko dugu. Ikastetxe gehienetan hori bermatua dago: Youtube eta horrelakoetan sartzeko baimena ere izan beharko dugu ikastetxe batzueta debekatua dute nahi erara ibiltzea.

Kontzeptu mapa ikusteko klikatu hemen!


TUTORIALA
Hona hemen mindoren erabilpenaren tutoriala







http://www.scribd.com/doc/13190010/Uso-de-Mindomo-Para-Elaborar-Mapas-Mentales

-link
-link


Mikel, Sarah eta Mikel

EKARPENA

miércoles, 5 de mayo de 2010


Oraingoan teknologia berriei buruz hitz egingo dugu. Gai hau interesgarria iruditzen zaigu honek gure gizartean suposatu duen aldaketagatiketa batez ere hezkuntzan izan duen abantailagatik. Teknologiak ekarri dituen 4 aldaketa inportantenak hauek dira:


Teknologia berriak eragin handia izan du hezkuntzan eta honekin batera haurraren garapenean. Nork pentsa dezake teknologia berriak eskolan sartzea kaltegarria dela edo eraginik ez duela? Hona hemen azken urteetan haurrengan eragina izan duten teknología berri batzuk


INTERNET

Azken urteetako teknologia garrantzitsuena eta eskaintza zabalena duela esan dezakegu.Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu diezaiekegu.

Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da. Horretarako irakasleak gidatu diezaioke ikasleari. Batzuetan arazo bat izan daiteke haurrak internet erabiltzea kontrolik gabe, hona hemen abantailak eta desabantailak:

Abantailak: Ez dago inongo dudarik, internet informazio-iturri zabala dela eta horrek erosotasun handia eskaintzen duela. Gainera, telebista edo irratiaren kasuan gertatzen ez den bezala, guk maneiatzen dugu zer den bilatu nahi duguna, gure interesen baitan egiten baititugu bilaketak.
Horretaz gain, komunikazioa ahalbidetzen duen tresna da eta horrek urruneko pertsonekin ere kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen digu.

Desabantailak: Ematen zaion erabileraren baitan, internetek desabantaila ugari ekar ditzake. Mugarik gabeko mundu zabala da, kontrolik gabekoa, eta horrek delitu eta engainu asko dakartza. Gaztetxoek mota guztietako informazioa dute eskuragarri, zenbaitetan arriskutsua izan daitekeen informazioa. Horrexegatik irakasleak gidatu beharreko tresna da eta etxean edukita gurasoak, horretarako irakasle-guraso harremana jarraia izan behar da, gurasoak jakin dezan ordenagailuaren erabileraren mugak haurrengan.

Horrekin batera, askotan internetez gain bestelako informazio iturri interesgarriak ere badirela ahazten dugu eta honen erabilera hutsera mugatzen gara. Badakigu informazio iturri oso baliagarria izaten zaigula baina askotan ere komeni da beste informazio iturri batzuk ez ahaztea.

USB
Pintxo txiki hauek abantaila handia eskaintzen digu guztiei, bai irakasleoi bai ikasleei. Ez dugu klasifikadora edo artxibadora baten beharrik, giltza baten tamainako jostailu batean milaka eta milaka lan, aurkezpen, pelikula edo dena delakoa gorde dezakegu. Gainera edozein tokitara eramateko erosoa da. Abantaila handia da,

ARGAZKI KAMERA DIGITALA
Argazki kamera zahar batekin egin ezin genuena, digitalarekin egin dezakegu. Lehen ezin genuen argazki bat atera eta gure lan batean erantsi, kolarekin itsasi behar genuen eta zikina geratzen zen, gainera argazkirako tamaina aproposa uztea oso zaila da. Orain aldiz, argazki bat atera eta ordenagailuan sartzeko aukera ematen digu, gure lanean nahi dugun bezala txertatzeko eta moldatzeko. Honek txukuntasuna eta denbora ez galtzeak dakar.


ORDENAGAILUA

Ordenagailuaren erabilera oso baliagarria da hezkuntzan. Ez bakarrik sarean ibiltzeko eta informazioa jasotzeko, baizik eta lanak, aurkezpenak, azterketak etab. Egiteko. Honek ere abantaila eta desabantaila batzuk baditu.
Abantailak: Erosotasun handia eskaini dezakeen aparatua da (eskuz ez idatzi beharragatik, programa desberdinek ematen dituzten aukera anitzengatik…)
Desabantailak: Askotan ordenagailuen esklabo bilakatu ohi gara, maiz ez baitakigu hauek ongi maneiatzen eta arazo asko ematen dituztelako. Askotan ordenagailuak bere kabuz gauzak egiten ditu eta horren aurrean ez dakigu soluzioa bilatzen. Gainera idazteko ohitura galdu dezakegu eta eskuz idazterako garaian bikoitza nekatu gaitezke.

Gure ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zaigu, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Gure ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.
Informazio iturria:argazkia googleko lehen argazkia ordenagailuak jarrita. testua guri bururatutako informazioa eta ideia honek suposatu duen eraginagatik gizartean.
Mikel, sarah eta Mikel