EKARPENA

miércoles, 5 de mayo de 2010


Oraingoan teknologia berriei buruz hitz egingo dugu. Gai hau interesgarria iruditzen zaigu honek gure gizartean suposatu duen aldaketagatiketa batez ere hezkuntzan izan duen abantailagatik. Teknologiak ekarri dituen 4 aldaketa inportantenak hauek dira:


Teknologia berriak eragin handia izan du hezkuntzan eta honekin batera haurraren garapenean. Nork pentsa dezake teknologia berriak eskolan sartzea kaltegarria dela edo eraginik ez duela? Hona hemen azken urteetan haurrengan eragina izan duten teknología berri batzuk


INTERNET

Azken urteetako teknologia garrantzitsuena eta eskaintza zabalena duela esan dezakegu.Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu diezaiekegu.

Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da. Horretarako irakasleak gidatu diezaioke ikasleari. Batzuetan arazo bat izan daiteke haurrak internet erabiltzea kontrolik gabe, hona hemen abantailak eta desabantailak:

Abantailak: Ez dago inongo dudarik, internet informazio-iturri zabala dela eta horrek erosotasun handia eskaintzen duela. Gainera, telebista edo irratiaren kasuan gertatzen ez den bezala, guk maneiatzen dugu zer den bilatu nahi duguna, gure interesen baitan egiten baititugu bilaketak.
Horretaz gain, komunikazioa ahalbidetzen duen tresna da eta horrek urruneko pertsonekin ere kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen digu.

Desabantailak: Ematen zaion erabileraren baitan, internetek desabantaila ugari ekar ditzake. Mugarik gabeko mundu zabala da, kontrolik gabekoa, eta horrek delitu eta engainu asko dakartza. Gaztetxoek mota guztietako informazioa dute eskuragarri, zenbaitetan arriskutsua izan daitekeen informazioa. Horrexegatik irakasleak gidatu beharreko tresna da eta etxean edukita gurasoak, horretarako irakasle-guraso harremana jarraia izan behar da, gurasoak jakin dezan ordenagailuaren erabileraren mugak haurrengan.

Horrekin batera, askotan internetez gain bestelako informazio iturri interesgarriak ere badirela ahazten dugu eta honen erabilera hutsera mugatzen gara. Badakigu informazio iturri oso baliagarria izaten zaigula baina askotan ere komeni da beste informazio iturri batzuk ez ahaztea.

USB
Pintxo txiki hauek abantaila handia eskaintzen digu guztiei, bai irakasleoi bai ikasleei. Ez dugu klasifikadora edo artxibadora baten beharrik, giltza baten tamainako jostailu batean milaka eta milaka lan, aurkezpen, pelikula edo dena delakoa gorde dezakegu. Gainera edozein tokitara eramateko erosoa da. Abantaila handia da,

ARGAZKI KAMERA DIGITALA
Argazki kamera zahar batekin egin ezin genuena, digitalarekin egin dezakegu. Lehen ezin genuen argazki bat atera eta gure lan batean erantsi, kolarekin itsasi behar genuen eta zikina geratzen zen, gainera argazkirako tamaina aproposa uztea oso zaila da. Orain aldiz, argazki bat atera eta ordenagailuan sartzeko aukera ematen digu, gure lanean nahi dugun bezala txertatzeko eta moldatzeko. Honek txukuntasuna eta denbora ez galtzeak dakar.


ORDENAGAILUA

Ordenagailuaren erabilera oso baliagarria da hezkuntzan. Ez bakarrik sarean ibiltzeko eta informazioa jasotzeko, baizik eta lanak, aurkezpenak, azterketak etab. Egiteko. Honek ere abantaila eta desabantaila batzuk baditu.
Abantailak: Erosotasun handia eskaini dezakeen aparatua da (eskuz ez idatzi beharragatik, programa desberdinek ematen dituzten aukera anitzengatik…)
Desabantailak: Askotan ordenagailuen esklabo bilakatu ohi gara, maiz ez baitakigu hauek ongi maneiatzen eta arazo asko ematen dituztelako. Askotan ordenagailuak bere kabuz gauzak egiten ditu eta horren aurrean ez dakigu soluzioa bilatzen. Gainera idazteko ohitura galdu dezakegu eta eskuz idazterako garaian bikoitza nekatu gaitezke.

Gure ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zaigu, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Gure ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.
Informazio iturria:argazkia googleko lehen argazkia ordenagailuak jarrita. testua guri bururatutako informazioa eta ideia honek suposatu duen eraginagatik gizartean.
Mikel, sarah eta Mikel

0 comentarios: