VOKI

lunes, 24 de mayo de 2010

Oraingoan gelan erabiltzeko baliagarria izan daitekeen bitarteko bati buruz arituko gara. Avatarren sorkuntza ahalbidetzen duen Voki aplikazioaz, hain zuzen ere. Voki.com web-orrira joanez gero, hitz egin dezaketen irudiak sor ditzakegu. Haurrek aurkezpen bat egin behar dutenean erabili dezakete, besteak beste. Lotsatiak diren ikasleak irudi bati pasa ahal diete euren "ahotsa". Saioetarako ikusentzunezko laguntza ere bada...Gainera, euren sormenari hitza jartzean, pentsatu eta aukeratu egin behar dute esan beharrekoa, jasotzailearentzat ulergarria izateko (horrela, Curriculumean eskatzen zaizkien gaitasunak landuz, horien artean, norberaren autonomiarako gaitasuna eta informazioa tratatzeko eta teknologia berriak erabitzeko gaitasuna) ikasle batzuekin frogatu dugu eta adi egon ziren, ordenadoreak sartzean euren interesa piztu zelako. Haiek ingelesez aritzen diren Vokiak prestatu zituzten. Hala ere, avatarrak sortzea ez da batere zaila eta Lehen Hezkuntzako edozein mailatan egin daiteke. Ikaslea izango da prozesu osoaren arduraduna (irakasleak, batez ere, gatetxoeenekin, orientatzaile lana bete dezake, dudak daudenean azalduz). Baliabideak??? Ordenagailu bana (edo binaka) eta voki.com bisitatzeko baimena.

Erabilpenaren onurei buruz, hainbat informazio eta iritzi aurkitu daiteke Interneten bertan. Hona hemen interesgarriak iruditu zaizkigun helbide batzuk:

http://www.teachertube.com/viewVideo.php?video_id=139809 (hezitzaileei zuzendutako bidea, non avatarrak nola sortu azaltzen den)

http://www.squidoo.com/voki (vokiak gelan erabiltzearen aldeko blog bateko sarrera)

http://www.freetech4teachers.com/2010/02/engaging-students-with-voki.html (aurrekoaren antzerakoa, baina teknologia berrien irakasle baten ikuspuntutik)


Eta nola sortu bat? Horretarako gaztetxo batzuen azalpena euskaratu dugu. Berdinen irakaskuntza metodoa da bilatzen duguna. Umeek umeei azaltzea, irakaslearen azalpenik gabe. Ea zer iruditzen zaizuen...

0 comentarios: