AGURRA eta sekuentzia didaktikoa

lunes, 21 de junio de 2010

Blog honi hasiera eman genionean ez genekien zehazki zer lortuko ez zer ikasiko genuen. Hilabate batzuk pasa eta bitarteko batzuk erabiltzeko gai gara, gutxienez. Aritu izan gara prestakuntzak duen garrantziaz gure ekarpenetan. Hori gure buruei aplikatu beharko diegu eta etorkizunean ikasten jarraitu.
Bitartean, hona hemen gure hilabete hauetako lana, norbaitentzat baliagarria izango denaren esperoan.
Jaso ezazue gu hiruron agurrik beroena

Mikel, Sarah eta Mikel

Pd: azken ekarpen bat, klasean aurkeztu genuen sekuentzia didaktikoaren mapa kontzeptuala HIZKUNTZA jartzen duena. Norbaiti baliagarria bazaio...feel free to use!

IRAKASLEAK ETA TEKNOLOGIA

Beti hitz egiten da ikasleak bizi behar duten gizartean gizarteratzeko prestatu behar direlari buruz. Lortu behar dituzten gaitasunei buruz....Horien artean, aro digitalean abileziaz mugitzeko behar duten prestakuntza ere sartzen dugu, noski. Baina, nork prestatu behar ditu horretarako? Nork lagunduko die arlo teknologikoan behar duten gaitasuna eskuratzen?
Galdera horiek legitimoak dira. Haur eta gazte askok euren kabuz ikasten dute, etxean edota lagunekin. Ez dugu esaten hori gaizki dagoenik, baina ez dute era kritiko batean pentsatzeko modu batean burutuko ikaskuntza hori, agian. Ez dute jakingo informazioa, pajatik bereizten, azken finean. Eskolak gaitasun horiek eskuratzen lagundu beharko luke. Baina hor egiten dugu topo arazo nagusienarekin eta guk gai hau aukeratzeko arrazoiarekin; IRAKASLEGOAREN PRESTAKUNTZA FALTA.
Teknologia digitalarekin zerikusia duten asignaturak nahiko berriak dira, beraz, magisteritza eskoletan ere duela gutxi sarturikoak. Horrek esan nahi du, irakasle dabiltzan askok ez dutela ideia handirik (autodidaktak eta interesa dutenak kenduta, noski) mundu berri honi buruz. Batzuk ordenadorearekin ibiltzeko arazo larriak izaten dituzte. Hori balitz guztia, hezituz konponduko litzateke; kurtso bidez, adibidez. Baina INTERES FALTA da arriskutsuena. Batzuetan nagikeriagatik, besteetan denbora faltagatik, beste batzuetan erabilerarik ikusten ez diotelako...irakaslegoaren lagin handi bat ez dago prestatuta aro digital batean lan egiteko. Hori ikasleen kalterako da, nola ez, teknologian interesik ez duen irakasle batengandik ez baituke jasoko gaiarekiko feed-back onik, ez denborarik gelan aipatutako gaitasunak lantzeko.
Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dizkie irakasleei hainbat kurtso informatikaz eta teknologiaz informatu daitezen. Batzutan beharrezkoak ere izaten dira. Guri ondo iruditzen zaigu aukera hori hor izatea, baina ez dakigu ze punturaino diren efikazak, askotan eskola orduez kanpoko denbora kentzen baitiete irakasleei eta asko ez daudelako prest denbora hori horretan erabiltzeko. Horretaz gain, batek baino gehiagok pentsatzen du orain arte ez baldin badu arbela digitalik, ez Internetik, ez bitarteko digitalik gelan erabili, zertarako hasi???
Hor dago, gure ustez, akatsa. Hezitzaileak ere informatuta egon behar dira. Ezin dugu ahaztu bizitza osoan informatuta mantentzeko ideiarekin hasten garela lanean. Ikastea ez dela bere horretan gertatzen den zerbait eskola, unibertsitatea...bukatutakoan. Prozesu luze bat da, eteten ez dena. Gainera, gizarte zehatz batean parte-hartzeko prestatuko ditugu haurrak eta gure lana gizarte zehatz horien ezaugarriak ezagutzea izango da eta gaitasun batzuk bultzatzea. Nagikerian erori gabe. Ez dugu esaten denbora librean prestatu behar dela irakaslegoa bakarrik (kurtso batzuk lan orduen barne eta era praktiko batean -adibidez, arbela digitala erabiltzen ikasteko norbait bidaltzea- eskaini beharko lirateke), baina denon arteko lana izango da. Bakoitza motibatu beharko da. Esan bezala, informatuak mantentzeko eta ikasten jarraitzeko erabaki propioak hartu beharko ditugu, bai ikasleen bai gure onura propiorako ere.


Mikel, Sarah, Mikel

INFORMAZIO ITURRIAK: 2 pdf testu, gazteleraz eta ingeleraz, hurrenez hurren. EEBBetan burututako ikerketen ostekoak.

http://www.uoc.edu/dt/esp/epper0904/epper0904.pdf
http://wikieducator.org/images/4/4b/What_Research_Says_-_Training_Teachers.pdf

Avilako kasua, non baliabideak izateaz gain, prestatuta dauden irakaslean dituzten;

El uso de las nuevas tecnologías en las aulas es desigual, varía según las autonomías


GIZARTE SAREAK HEZKUNTZAN

Azken urte hauetan izugarrizko bultzada izan du Web 2.0-ak, hau da, erabiltzaile sortzaile bat eskatzen duten herraminta eta zerbitzuen multzoa. Horien artean aipamen merezia behar dute gizarte sareak deiturikoek, Facebook, Tuenti, My Space eta horrelakoek. Gu geu erabiltzaileak garen heinean, sare hauen alde hezitzailea edo erabilgarritasuna bilatzen saiatu gara. Ezin dira alboratu, frogatua baitago haur, nerabe eta helduek denbora asko dedikatzen dietela. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan izan dezakeen erabilpen potentzialarengatik, gaiari lerro batzuk dedikatzea pentsatu dugu.

Zer dira gizarte sareak? Printzipioz, arrakasta jendeak elkarrekin kontaktua erraz mantentzea dakarrelako datorkie. Facebook-ek 140 miloi erabiltzaile baino gehiago ditu munduan zehar, Tuenti-ak Espainian ere sekulako jarraipena du...eta noski, hainbeste erabiltzaileren artean, zure interes antzerakoak dituen norbait aurkitzea ez da zaila. Gainera, intereses afineko taldeetan sar zaitezke. Horretaz gain, lagunekin, senidekin kontaktatu dezakezu nahi dezunean euren ormetan mezu bat utziz...Emandakoagatik eta zuk zeuk erabakitzen duzulako zer materiale, ze informazio, ze itxura izango duen zure Interneteko espazioak egin dute aurrera. Azken finean, informazio trukaketaren erakusle gorenaren aurrean gaude.

Nola aprobetxatu gizarte sareak hezkuntzan? Hasteko, argi utzi behar da ezin direla alboratu, egun egiten den bezala. Beldurrarengatik eta informazio falta eskergarengatik, kaltegarritzat baino ez dira ikusten: ez dakigu norekin dagoen kontaktuan haurra, denbora gehiegi pasatzen du ordenadore aurrean, bideoak trukatzeko baino ez dute balio...Ezin dugu jarraitu hori pentsatzen.

Alde batetik, erabiltzaileen ugaritasun hori abantaila bat izan daiteke. Haur eta gazteek, interes ezberdineko pertsonekin egin dezakete topo. Gela osoak eta nahi duenak parte-har dezakeen leku bat irekitzen badugu, haurrei informazioa nahi duten bezala trukatzen uzten badiegu, irekitako leku horretara hurbiltzen jarraituko dute gustoko dutelako eta irakasleak gai ezberdinak planteatzeko aukera izango du. Bi-direkzionala izango da erlazio hori, gairen batek jarraipenik ez badu laister ohartuko baita eta beste bat aukeratzeko denbora izango baitu.

Horretaz gain, berdinen arteko informaio trukaketa dela ezin ahaztu. Dudaren bat baldin badute, galdetuko dute eta elkarri emango dieten azalpenek garrantzia eta pisu hezitzailea dute.

Beste abantaila bat; egunero bisitatzen den zerbait da. Kuriosoa da izakia izaeraz eta zerbait berririk gertatu den jakin nahi izaten dugu. Horregatik, ikaslea egunero informatuko da, batez ere taldekideekin kontaktua mantendu nahiko duelako.

Egin behar ez dena haur eta gazteei zer esan, zer igo eta zer ez agintzea da. Librea izan behar du irekiko dugun lekuak, askatasun osoa izan behar du ikasleak nahi duen informazioa eskegiteko interesekoa dela iruditzen bazaio. Laister esango dioe besteek egokia den ala ez.

Bada garaia gizarte sareak gelan sartzeko eta irakaskuntza garaiari adaptatzeko.

Gai honi buruz ez dugu iruzkin aparte bat egingo gure iritzia testu osoan zehar jarri dugulako. Hau da, egia da kontrol piska bat egon behar dela Facebook, My Space eta horrelakoak erabiltzerakoan, edonor ezagutu dezakezulako eta gurasoek ez dakitelako nor den euren seme-alaben ziber-lagun nor den, baina hori bizitza errealean ere horrela da askotan, batez ere nerabeen kasuan. Alde negatiboak egon, badaude, beraz, baina positiboek irabazten dutela deritzogu. Hori saiatu gara azaltzen ekarpen honen bidez.
Azken finean, gizartea egunero aldatuz doa, eta gurea informazio eta teknologia digitalaren aroa da. Eskolan gizarte konkretu baterako partaide aktiboak sortu nahi baditugu, gizarte konkretu horretarako prestatu beharko ditugu haurrak. Horregatik, ezin ditugu hezkuntza formaletik gizarte sareak bezalako fenomenoak alboratu. Saiatu beharko gara proiektu hezitzaile oso batean sartzen. Hau da, erabilpen kritiko bat piztu beharko dugu. Gelan erabiliz, haurrak laister ikusiko du zertarako erabili daitekeen, zer egin dezakeen, nola erabili dezakeen...eta filtro propio bat eraikiko du, informazioarekin era kritiko batean jokatzeko aukera emango diogu, beraz. Horren garrantzitsuak diren gaitasunak bultzatuko ditugu.

Informazio iturria: lehen biak bi blog dira eta hirugarrena, consumer aldizkariko artikulu bat.


http://internetaula.ning.com/profiles/blogs/redes-sociales-y-educacion-si
http://eduredes.ning.com/
http://revista.consumer.es/web/eu/20080601/internet/72622.php

Mikel, Sarah, Mikel.

Southpark-ekoek ere aprobetxatu zuten facebook-ari buruz duten ikuspegia azaltzeko kapitulo honetan;

JIGSAWPLANET

animaliak

Programa honek puzzleak egiteko balio du. Jigsawplanet programa hezitzailea da, haurrek beraiek erabaki duten argazki bat bilatu edo irakasleak bideratzen dien argazki bat topatzea da, adibidez klasean animaliak ikasten ari badira kasu honetan bezala.
Ikasten eta pentsatzen ikastea da lantzen den gaitasunetariko bat eta beste gaitasun bat egiten eta ekiten ikastea da. Lehen hezkuntzan edozein adinetan erabili daiteke nahiz eta lehen ziklorako aproposagoa dela deritzogu. baina bigarren eta hirugarren zikloan ere plastikarako zerbaitetarako erabiltzea ere egokia dela deritzogu.
Modu honetan haurrak teknologia berriei hurbiltzea lortuko dugu era sinple batean. Era autonomo, eraginkor eta aktiboan lan egingo dute. Haurrak ere motibatu egingo dira beraiek bilatu behar baitute argazkiak eta honela esploratu egin beharko dute.
Laburbilduz, programa erraza da erabiltzeko eta haurrak erraztasun osoz erabiltzeko, horregatik oso aproposa da lehen hezkuntzarako.
Erabili beharreko errekurtsoak: Ordenagailua, internet eta arbel interaktiboa erabiltzea ere egokia litzateke.


animaliak - online jigsaw puzzle - 63 piecesanimaliak
BITARTEKO TUTORIALA







Klasean nola erabilitzeko arbel interaktiboa badugu, guztion artean egingo dezakegu eta bestela, banaka edota binaka ordenagailutan jarri eta nahi duten argazkia aukeratu eta puzzlea egiteari ekingo diote.
Beste aukera izan daiteke, irakasleak lantzen ari den gaiari buruzko argazkien puzzleak sortzea, guk egin dugun adibidea honetan euskal herriko kultura lantzeko.


- Link (tutoriala youtube bidez)
- Link (informazioa)
- Link (informazioa)

Mikel, Sarah eta Mikel

Ikastetxetan txertatutako baliabideak, etorkizuneko oinarri.

Ikastetxetan txertatuta dauden baliabideei buruz hitz egitea aukeratu dugu, gure praktikaldian ikusitakoa edo gu ikasten egon ginenean txertautako baliabide batzuk oso onuragarriak ikusten ditugulako oinarri bezala, etorkizunean ikasleak izan dezaketen lanbiderako.


















Eskolan baliabide teknologikoen bidez, egunkaria, telebista saioa eta txikiweb egiten direla ikusteko aukera izan dugu. Hauteko bakoitzak duen helburua lortzeko teknologia ezberdina erabiltzen direlarik.
Egunkaria sortzeko momentuan ikasleak ordenagailuaren bidez egunkariari forma ematen diote, haien gustura. Egunkaria egiten duten ikasleak aldatzen doazenez bakoitzak bere puntu pertsonala jartzen du bertan lanean dagoenean. Egunkariak betetzerako orduan grabagailu batekin elakrrizketak egiten dituzte, gero ordenadoreakin traskiribatuz , gerora egunkariak argitaratzeko. Egunkarian lan egitea kazetaritzaren oinarri sinple bezala dute ikasleak.
Telebistaren kasuan, kazetaritza eta baliabide audibisualerako oinarria dute. Albistegi bat egiten da non ikasle batzuk eguneko albisteak kontatzen dituzte eta beste batzuk teknikari lana egiten dute. Azkeneko hauek albiste tartean musika eta irudiak sartzen dituzte eta baita mikrofonoen bolumena kontrolatu. Hala nola kamararekin albistea eman dagoen ikaslearen plano ezberdinak ematen dituzte.
Txikiwebean eskolako kideak eginiko lanak, gehien bat literarioak, internetera igotzen dituzten sarean konpartitzeko. Lan literarioetaz aparte, ikasleek telebistarako egindako elkarrizketa bideoak ere sartzen dituzte, beste motatako lanen hartean. Honen bidez, modu sinple batez web-ak osatzen ikasten dute.
Hau ikusita, esan genezake eskolan teknologien erabilera egokia dela, baliabide ezberdinekin lan egiten ikasteko eta bide batez ikasleak etorkizunean haien lanbidea izan daitekeen arloan oinarri bat izateko.

Erabilitako informazioa, praktikaldian eta ikasten egon ginenean ikusitako edo erabilitakoan oinarrituta dago.

Mikel, Sarah eta Mikel

Pixton

Pixton programa komikiak egiteko balio du, programa honen bitartez ikasleak hezitu ditzakegu mezu bat bidaliz, guk egin dugun bezala. Baita ordanagailuarekin trebezia lortu edo ortografia eta lexikoa landu idatzi beharrekoak idazterako orduan, modu egoki batetan idatzi behar dutelako eta galdera edoa harridura ikurrak egoki erabili.
Bitarteko honekin lan egiten dugunean,zuzenean ikasten ikasteko gaitasuna, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dela ikusten dugu, gero beste bitarteko batzuekin gertatzen den bezala, ematen zaion funtzioaren arabera beste gaitasun batzuk jorratzen dira. Guk sortutako komikia kontuan hartuta, ikasleak zientzia-,teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna lantzen dute.
Lan egiterako orduan lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak komiki berriak sortzeko gai direla pentsatzen dugu, beraz ikasle horien hezkuntzan erabili genezake bitarteko hau. Lehenengo zikloko ikasleen kasuan, bitarteko honetan egindako komikiak erabili ditzake irakasleak klase ematerako orduan baliabide bezala.
Pixton erabiltzeko orduan oinarrizko errekurtsoak ordenagailua eta internet dira, bitarteko honen kasuan internet guztiz beharrezkoa da, interneten sortu eta erabili behar direlako eginiko komikiak.

Hau da guk sortutako komikia:



Tutoriala:





Scratch

Bitarteko hau, lan ezberdinak egiteko erabili daiteke, gure kasuan matematikak lantzeko erabili dugularik. Bitarteko honen bidez, programak sortzerakoan, ordenagailuarekin trebezia lortuko dute ikasleek. Beste aldetik bitarteko honen bidez sortutako programak erabiltzen ikasiko dute ere . Horrelako programak ikasleak erakartzen dituela pentsatzen dugu eta beraz oso egokia izan daiteke klasean erabiltzeko.
Gaitasunetaz hitz egiterako orduan, programa honen bitartez informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen dira zuzenean erabilerarekin. Hala ere beste gaitasunak bitartekoaren erabileraren arabera ere agertu daitezke, ikasteko edo lan egiterako orduan aukeratutako gaiaren arabera.
Scratch-a erabiltzerako orduan, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzako egokia dela ikusten dugu programak sortzerako orduan, eta lehen hezkuntzako hiru zikloetarako programak sortu daitezke irakaskuntzan lagundu dezaten.
Guk sortutako programaren gaia metematika da, bertan eragiketa mailakatuz ikasleak matematikarako gaitasuna landuko dute. Sortutako programa bigarren ziklora dago zuzendua.
Bitarteko hau erabiltzerako orduan beharrezkoa izango duguna ordenagailua izango da eta horrekin batera internet, bai scratch-ek eskaintzen digun programak erabiltzeko, bai guk sortutako programa bat konpartitzeko.

Gure joko matematikoa probatzeko klikatu hemen.

Scratchari buruz interesgarriak diren helbide batzuk dira hurrengo hauek :

Azalpen idatzia gazteleraz.

Erabilera azalpen bideoa ingeleraz.

Animazio adibide bideoa gaztelerazraz.

Tutorial:


Watch live streaming video from magistb at livestream.com

Mikel, Sarah eta Mikel

Procaster


Procasterra grabaketak egiteko balio duen programa bat da. Guk programa honen bitartez bi tutorial grabatu ditugu. Programa hau erabiltzeko, interneten procasterren orrialdera joan eta bertan kontu bat sortu ondoren web camararen bidez grabatu dezakegu edo zuzenean ordenagailuan ikusten duguna.
Grabatzen duguna zuzenean ikus dezakete beste usuario batzuk interneteri esker, kontua sortzerako orduan kanal bat sortzen dugulako grabatutakoa emititzeko.


Procasterren tutoriala ingeleraz.

Procasterren idatzizko azalpena gazteleraz.



Mikel, Sarah eta Mikel

Overstream

domingo, 20 de junio de 2010

Gelan hamaika bitarteko erabili daitezke hezkuntza helburuak betetzeko eta egiten ikasteko. Zentzu horretan, gaur dakarkigun bitartekoa. Overstream programak azpitituluak idazteko balio du. Zertarako balio digu horrelako zerbaitek gelan? Atzerriko hizkuntzak lantzeko, adibidez, oso egokia da. Haurrak, alde batetik, bideo baten bilaketa aktiboa egin beharko du, eta ostean, maila bakoitzari egokitutako itzulpen bat burutuko dute. Paperean egiten direnak baino dibertigarriagoa da eta idazten ari direna zuzen ari direla jartzen ziurtatzeko borondate sendoa ere sor daiteke.
Horrekin batera, hainbat oinarrizko gaitasun ikutzen dira zeharka bada ere; ikasten ikasteko gaitasuna (banaka zein taldeka lanean aritzean, lan ohitura batzuk barneratzean), hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (gure adibidean, ingelesa landuko dugu, bai idatziz bai entzunez), norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (era kritiko batean aukeratu beharko du haurrak zerk balio duen helburuak lortzeko eta zerk ez) eta, nola ez, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Argi dago, beraz, curriculum-ari dagokion arloan, interesgarria dela overstream-ekin lor daitekeena. Badu beste aldeko kontu bat: lehen hezkuntzako maila desberdinetan erabiltzeko aukera eskaintzen duela. Ikasle talde bakoitzak, azken finean, duen gaitasunen arabera aukeratu eta itzuliko du edukia.
Proposatutako adibidea ingeleseko klasean erabiltzeko da. Gai sinple bat hartu, kasu honetan frutak, eta haurrak ingelesez diotena euskarara itzuli dezake; fruten izenak, galderak...entzumena lantzeaz gain (behin baino gehiagotan entzunez), idazmena ere lantzen da.
Hizkuntza bat lantzeko erabilgarria dela aipatu dugu, baina badu beste abantaila bat ere; erabiltzeko eta ulertua izateko duen erraztasuna. Overstream-en gainetiko erabilpena sinplea da, nahiz eta nahi duenak gehiago sakon dezakeen. Sinpleenetik konplikatuenera doan aukeraketa hori egotea inportantea deritzogu, ikasleak erabakiko baitu, azken finean, noraino heltzen den.
Bukatzeko, errekurtsoak: batetik, nola ez, ordenagailuak beharko ditugu. Gure gizarteko ikastetxe gehienetan hori bermatua dago: ikasleek banaka edo binaka erabili ahal izango dituzten ordenagailuak. Youtube eta horrelakoetan sartzeko baimena ere izan beharko dugu (batzuetan ikastetxeetan oztopoak jartzen dira haurrak libreki nahi duten lekuetara sartu ahal ez izateko). Irakaslearen azalpen motz bat nahikoa izango da lanean hasteko.
Guzti hau esanda, hona guk egindakoa.




Intereseko link-ak:

gazteleraz egindako tutoriala

overstream-en foroa
bitartekoari buruzko artikulo bat


TUTORIALA:

Hurrengo bideoan Overstream bitartekoa nola erabili azalduko dizuegu.



Mikel, Sarah eta Mikel

EKARPENA

martes, 15 de junio de 2010

UMEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Oraingoan umeak eta teknologia aukeratu dugu, garrantzitsua ikusten baitugu haurren ikuspegia. Gainera teknologia berriak haurrei zuzenean eragiten die beraiek baitira gure gizartearen etorkizuna.




Duela 20 urte inguru imagina ezina zen haur bat ordenagailu baten aurrean ikustea, orain aldiz guztiz kontrakoa, klase guztietan ordenagailuak ikus ditzakegu.Bideo honetan umeek teknologia berriei buruz duten iritzia entzun dezakegu. Umeen iritzia entzutea komeni zaie helduei eta haurrentza teknologia berriak suposatzen duten aukerak. Gaur egun, teknologia berriz inguraturik bizi gara, eta geroz eta teknologia berriagoak ateratzen dituzte eta aterako dituzte, hau abantail bat suposatzen du haurraren hezkuntzan eta gizartearen aurrerapenean.

Haurrentzat metodo hurbilak dira beraien ingurunearekin harremanetan jartzeko. Bideoan ikusi dezakegunez, umeak jartzen dituen adibideak bere eguneroko ekintzetan erabiltzen ditu: ordenagailua lagunekin gelditzeko, mobila bere anaia jaio dela jakiteko, telebista eguraldia jakiteko...

Haurrek beraien ingurunea aztertzeko erabiltzen dute teknologia berriak. Gure bete beharra hezitzaile gisa, erabilera hori transmititzea, erakustea eta kontrolatzea da, bitarteko horien erabilpena eta funtzionamenduaz ohartaraztea da.



Umeen garapena lantzeko aproposak dira teknologia berriak. Haurrak aipatzen duen bezala, gela apaintzeko argazkiak itsasi, beste toki batzuetako haurrekin harremanetan jartzeko aukera eskaini, animaliei edo gustoko duten beste gauzei buruzko informazioa bilatu...

Helduok zentzuz jokatu behar dugu eta mugak ezarri behar ditugu, modu kontrolatu batean aritzeko. Denok dakigun bezala internet-ek ez ditu mugarik, baina guk jarri behar dizkiogu, bai denboraren erabileran bai edozein tokitan aritzeko aukeran ere.
informazio iturria: youtube-tik bideoa eta gure ikuspuntua testua.

Mikel, Sarah eta Mikel

VOKI

lunes, 24 de mayo de 2010

Oraingoan gelan erabiltzeko baliagarria izan daitekeen bitarteko bati buruz arituko gara. Avatarren sorkuntza ahalbidetzen duen Voki aplikazioaz, hain zuzen ere. Voki.com web-orrira joanez gero, hitz egin dezaketen irudiak sor ditzakegu. Haurrek aurkezpen bat egin behar dutenean erabili dezakete, besteak beste. Lotsatiak diren ikasleak irudi bati pasa ahal diete euren "ahotsa". Saioetarako ikusentzunezko laguntza ere bada...Gainera, euren sormenari hitza jartzean, pentsatu eta aukeratu egin behar dute esan beharrekoa, jasotzailearentzat ulergarria izateko (horrela, Curriculumean eskatzen zaizkien gaitasunak landuz, horien artean, norberaren autonomiarako gaitasuna eta informazioa tratatzeko eta teknologia berriak erabitzeko gaitasuna) ikasle batzuekin frogatu dugu eta adi egon ziren, ordenadoreak sartzean euren interesa piztu zelako. Haiek ingelesez aritzen diren Vokiak prestatu zituzten. Hala ere, avatarrak sortzea ez da batere zaila eta Lehen Hezkuntzako edozein mailatan egin daiteke. Ikaslea izango da prozesu osoaren arduraduna (irakasleak, batez ere, gatetxoeenekin, orientatzaile lana bete dezake, dudak daudenean azalduz). Baliabideak??? Ordenagailu bana (edo binaka) eta voki.com bisitatzeko baimena.

Erabilpenaren onurei buruz, hainbat informazio eta iritzi aurkitu daiteke Interneten bertan. Hona hemen interesgarriak iruditu zaizkigun helbide batzuk:

http://www.teachertube.com/viewVideo.php?video_id=139809 (hezitzaileei zuzendutako bidea, non avatarrak nola sortu azaltzen den)

http://www.squidoo.com/voki (vokiak gelan erabiltzearen aldeko blog bateko sarrera)

http://www.freetech4teachers.com/2010/02/engaging-students-with-voki.html (aurrekoaren antzerakoa, baina teknologia berrien irakasle baten ikuspuntutik)


Eta nola sortu bat? Horretarako gaztetxo batzuen azalpena euskaratu dugu. Berdinen irakaskuntza metodoa da bilatzen duguna. Umeek umeei azaltzea, irakaslearen azalpenik gabe. Ea zer iruditzen zaizuen...

Tutoriala: VOKI-aren erabilpena/Avatarrak

MINDOMOA

miércoles, 19 de mayo de 2010

Gaurkoan erabili dugun bitartekoa mindomoa da. Bitartekoa hau eskemak eta kontzeptu mapak egiteko erabili dezakegu. Guk lokomozio aparatua eta digestio aparatua gaitzat hartuta kontzeptu mapa bat sortu dugu. Bertan azalpenak eta bideoak txertatu daitezke gaia edo materia hobeto ulertzeko eta haurren hezkuntza aberasgarriagoa izateko. Atalez atal ikasteko modu erraza eskeintzen digu kontzeptu mapa honek, adibidez guk erabili dugun bezala. Ematen digun beste aukera bat klase aurrean egiteko aurkezpena da.
Hainbat oinarrizko gaitasun lantzen dira; ikasten ikasteko gaitasuna, bakarka edo taldeka baita informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, baita bakoitzaren autonomia bultzatzeko gaitasuna ere.
Kurriculumari dagokion arloan, mindomorekin lortu daitekeena interesgarria da. Lehen hezkuntzan edozein arlotan erabiltzeko aukera eskeintzen du (informazioa emateko, aurkezpen bat egiteko edota haurra bere informazioa lortzeko eta txertatzeko). Ikasle bakoitzak duen gaitasunen arabera aukeratu eta itzuliko du edukia.
Mindomok erabilpen sinplea eskeintzen du nahiz eta nahi duenak gehiago sakondu dezakeen. Gauza sinpleak edo konplikatuak egin daitezke eta aukera hori egotea inportantea deritzogu.
Azkenik, errekurtso bezala ordenagailua eta internet beharko dugu. Ikastetxe gehienetan hori bermatua dago: Youtube eta horrelakoetan sartzeko baimena ere izan beharko dugu ikastetxe batzueta debekatua dute nahi erara ibiltzea.

Kontzeptu mapa ikusteko klikatu hemen!


TUTORIALA
Hona hemen mindoren erabilpenaren tutoriala







http://www.scribd.com/doc/13190010/Uso-de-Mindomo-Para-Elaborar-Mapas-Mentales

-link
-link


Mikel, Sarah eta Mikel

EKARPENA

miércoles, 5 de mayo de 2010


Oraingoan teknologia berriei buruz hitz egingo dugu. Gai hau interesgarria iruditzen zaigu honek gure gizartean suposatu duen aldaketagatiketa batez ere hezkuntzan izan duen abantailagatik. Teknologiak ekarri dituen 4 aldaketa inportantenak hauek dira:


Teknologia berriak eragin handia izan du hezkuntzan eta honekin batera haurraren garapenean. Nork pentsa dezake teknologia berriak eskolan sartzea kaltegarria dela edo eraginik ez duela? Hona hemen azken urteetan haurrengan eragina izan duten teknología berri batzuk


INTERNET

Azken urteetako teknologia garrantzitsuena eta eskaintza zabalena duela esan dezakegu.Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu diezaiekegu.

Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da. Horretarako irakasleak gidatu diezaioke ikasleari. Batzuetan arazo bat izan daiteke haurrak internet erabiltzea kontrolik gabe, hona hemen abantailak eta desabantailak:

Abantailak: Ez dago inongo dudarik, internet informazio-iturri zabala dela eta horrek erosotasun handia eskaintzen duela. Gainera, telebista edo irratiaren kasuan gertatzen ez den bezala, guk maneiatzen dugu zer den bilatu nahi duguna, gure interesen baitan egiten baititugu bilaketak.
Horretaz gain, komunikazioa ahalbidetzen duen tresna da eta horrek urruneko pertsonekin ere kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen digu.

Desabantailak: Ematen zaion erabileraren baitan, internetek desabantaila ugari ekar ditzake. Mugarik gabeko mundu zabala da, kontrolik gabekoa, eta horrek delitu eta engainu asko dakartza. Gaztetxoek mota guztietako informazioa dute eskuragarri, zenbaitetan arriskutsua izan daitekeen informazioa. Horrexegatik irakasleak gidatu beharreko tresna da eta etxean edukita gurasoak, horretarako irakasle-guraso harremana jarraia izan behar da, gurasoak jakin dezan ordenagailuaren erabileraren mugak haurrengan.

Horrekin batera, askotan internetez gain bestelako informazio iturri interesgarriak ere badirela ahazten dugu eta honen erabilera hutsera mugatzen gara. Badakigu informazio iturri oso baliagarria izaten zaigula baina askotan ere komeni da beste informazio iturri batzuk ez ahaztea.

USB
Pintxo txiki hauek abantaila handia eskaintzen digu guztiei, bai irakasleoi bai ikasleei. Ez dugu klasifikadora edo artxibadora baten beharrik, giltza baten tamainako jostailu batean milaka eta milaka lan, aurkezpen, pelikula edo dena delakoa gorde dezakegu. Gainera edozein tokitara eramateko erosoa da. Abantaila handia da,

ARGAZKI KAMERA DIGITALA
Argazki kamera zahar batekin egin ezin genuena, digitalarekin egin dezakegu. Lehen ezin genuen argazki bat atera eta gure lan batean erantsi, kolarekin itsasi behar genuen eta zikina geratzen zen, gainera argazkirako tamaina aproposa uztea oso zaila da. Orain aldiz, argazki bat atera eta ordenagailuan sartzeko aukera ematen digu, gure lanean nahi dugun bezala txertatzeko eta moldatzeko. Honek txukuntasuna eta denbora ez galtzeak dakar.


ORDENAGAILUA

Ordenagailuaren erabilera oso baliagarria da hezkuntzan. Ez bakarrik sarean ibiltzeko eta informazioa jasotzeko, baizik eta lanak, aurkezpenak, azterketak etab. Egiteko. Honek ere abantaila eta desabantaila batzuk baditu.
Abantailak: Erosotasun handia eskaini dezakeen aparatua da (eskuz ez idatzi beharragatik, programa desberdinek ematen dituzten aukera anitzengatik…)
Desabantailak: Askotan ordenagailuen esklabo bilakatu ohi gara, maiz ez baitakigu hauek ongi maneiatzen eta arazo asko ematen dituztelako. Askotan ordenagailuak bere kabuz gauzak egiten ditu eta horren aurrean ez dakigu soluzioa bilatzen. Gainera idazteko ohitura galdu dezakegu eta eskuz idazterako garaian bikoitza nekatu gaitezke.

Gure ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zaigu, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Gure ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.
Informazio iturria:argazkia googleko lehen argazkia ordenagailuak jarrita. testua guri bururatutako informazioa eta ideia honek suposatu duen eraginagatik gizartean.
Mikel, sarah eta Mikel

AGURRA

lunes, 19 de abril de 2010

Kaixo!!!
Gu hirurok Mikel, Sarah eta Mikel gara. Hurrengo hilabeteetan, hezkuntza eta teknologia gaiak lotzen saiatuko gara gure ekarpenekin. Alde batetik, irakasle izango garenok eta ia direnek teknologia berriak klasean eta irakaskuntzan izan dezaketen onura eta erabilgarritasuna ikus dezagun/dezaten eta bestetik, asignatura beretik ahal dugun etekin handiena ateratzeko eta gu hiruron buruak informazioz betetzeko.